Berriak

 

Arrigorriagako Udaleko Bozeramaileen Batzarrak, Nafarroako Probintzia Auzitegiak 2016ko uztailaren 7an (sanferminetan) gertatutakoaren inguruan eman duen epaiaren berri jakinik, honako hau ERABAKI DU:

LEHENENGOA.- Udal honen eta Arrigorriagako udalerriaren babes, maitasun eta elkartasun osoa agertzea biktimari, haren senideei eta haren gertukoei.

BIGARRENA.- Adieraztea ez gaudela batere ados epaiarekin eta, bereziki, gertakariak sexu-abusuzko delitu jarraitutzat jotzearekin. Alde horretatik, babes osoa ematen diegu prozesu honetan guztian emakumeen oinarrizko eskubideen alde lanean diharduten erakunde guztiei.

HIRUGARRENA.- Adieraztea Epai honek etsipen eta amorru handia eragin digula, eta bat egiten dugu Justizia eskatzen duen herri-aldarriarekin.

LAUGARRENA.- Emakumeen askatasun osorako eskubidea aldarrikatzea eta, era berean, adieraztea Arrigorriagak ez duela inolako eraso matxistarik onartzen. Ez beti da Ez. Legeak interpretatzeko orduan, kontuan hartu behar da kulturalki matxista eta emakumeen eskubideen kontrakoa den errealitate batean bizi garela.

BOSGARRENA.- Udal honek irmo eusten dio gizarte-elkarteekin, talde feministekin eta oro har herritar guztiekin batera berdintasunaren eta emakumeen eskubideen alde eta patriarkatuaren adierazpen ororen kontra lanean jarraitzeko konpromisoari.

Adierazpen instituzionala ikusi (PDF 405KB)