Berriak

 

Liburuaren Munduko Eguna ospatzeko ekitaldien programaren harira, eta Arrigorriagako udal-liburutegiak (herrigunea) antolatzen dituen literatur jardunaldien barruan, Kepa Larrearen “Mina edo libertatea!” liburuaren aurkezpena izango da datorren apirilaren 26an (osteguna), Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera, eta bertan izango da egilea bera ere.

Liburua, euskaraz idatzia, Xabier Mina nafarraren bizitzari buruzko biografia bat da. Otano herrian jaiotako gerrillaria Napoleonen tropen aurka borrokatu zen, eta ondoren Fernando VII.aren kontra matxinatu. Gerora, Mexikoren independentziaren aldeko iraultzan parte hartu zuen, eta han hil zuten 1817an, fusilatuta, 28 urterekin. Mexikoko Biltzar Nazionalak maila goreneko heroi izendatu zuen 1823an; alabaina, Euskal Herrian, bere jaioterrian, apenas den ezaguna.