Berriak

 

Datorren igandean, Dramagia ikuskizunen konpainiak bere “Mr White, esan Alakazam!” sorkuntza emango du 12:30ean, Lonbo Aretoan. David Blanco eta Asier Kidamek interpretatuko dute funtzioa, eta ordubete iraungo du. Haurrek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eta helduek, 7.

Ingelesa eta euskara elkartuko dira antzerkia eta magia uztartzen dituen lan honetan. Gazte ilusionista batek kaxa bat jasoko du Paristik, baina irekitzean, ez du espero zuena aurkitzen: objektu zahar ugari daude, eta, horien artean, ingelesez idatzitako liburu bitxi bat. Gazteak ez ditu konjuruak ulertzen; hortaz, Mr White lagunari deituko dio, eta elkarrekin egoera magiko eta dibertigarriak biziko dituzte.