Berriak

 

Datorren larunbatean, apirilaren 21ean, 16:30etik aurrera, Lonboko futbol-zelaian Iparraldeko Quidditch Ligaren seigarren jardunaldia jokatuko da. Kirol horrek Harry Potterren filmak ditu jatorri, baina zinema-aretoetatik atera eta joko-eremuetara iritsi da, kasu honetan Arrigorriagako futbol-zelaira.

Bizkaia Boggarts, Gasteiz Gamusins eta Blue Gryffins Burgos taldeek jokatuko dute. Jada bost jardunaldi jokatu dituzten eta bukatzeko partida gutxi batzuk baino falta ez diren honetan, Bizkaiko taldea da ligako buru, alde handiarekin.