Berriak

 

Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak arratsaldeko txango bat antolatu du maiatzaren 12rako, Bilbora joateko. Txango horretan parte hartzen duten gazteek errealitate birtuala bizi, ihes-gela batean parte hartu eta, teknologiak alde batera utzita, Campos Elíseos antzokian antzerki inprobisatuaz gozatu ahalko dute.

Jarduerak 13 euro balioko du, eta Arrigorriagan erroldatuta dauden 18 eta 35 urte arteko gazteek parte hartu dezakete. Arrigorriagan erroldatuta dauden eta 35 urte baino gehiago dituztenek 16 euro ordaindu beharko dute; udalerritik kanpoko gazteek, berriz, 19 euro ordaindu beharko dute. 18 plaza aurreikusi dira, eta izena emateko azken eguna apirilaren 21a da. Gaztegunean eta Abusuko HAZen eman daiteke izena.

Prezioak ez du Bilborako joan-etorria barne hartzen. Errealitate birtualerako eta ihes-gelarako bi txanda daude: 18:00etatik 19:00etara, eta 19:00etatik 20:30era. Campos antzokirako bisita 21:00etan egingo da. Errealitate birtuala bizitzeko eta ihes-gelan parte hartzeko txangoa bi aste geroago egingo da berriz ere, baina Arrigorriagako nerabeentzat.