Berriak

 

Arrigorriagako udaletxeko Euskaldun Berria erakusketa-gelan izango da egun hauetan  Madalen udalerriko emakume elkartearen arte plastikoen erakusketa. Erakusketak urtean zehar egindako tailerretan amaitutako lanak erakusten ditu.

Erakusketa apirilaren 22a arte egongo da ikusgai, eta aurreko urteetan bezala, hainbat lan-mota desberdin erakutsiko dira: dekorazio-arteak, joskintza, patchworka, pintura, zaharberritzea, apaingarriak eta beste eskulan mota batzuk.

Erakusketaren ordutegia 18:00etatik 20:00etara da astelehenetik larunbatera eta 12:00etatik 14:00etara igandeetan.