Berriak

 

Emakumeen osasunari eta beharrei buruzko ezagutza txikia dugu oso. Hori dela eta, Arrigorriako Udalak emakumeentzako osasun-arloko gaietako prestakuntzaren aldeko apustuari eutsiko dio 2018an ere, eta SEXUALITATEA ETA HAZKUNTZA EROTIKOA. MENOPAUSIAREN MITOA tailerra sartu du bere programazioan, 8 ordukoa.

Helburu orokorra da emakumeei laguntzea sexualitatea balio positibotzat hartzen, aniztasunaren ikuspegitik, sinesmen okerrak, beldurrak eta tabuak baztertuta eta benetako informazioa emanda.

Zehazki, tailerrak helburu hauek ditu: plazera positibo bihurtzea, errua eta emakumeen estigma soziala bereziki landuz; jolas erotikoan komunikazioa, adostasuna eta errespetua ezinbesteko arautzat bultzatzea, enpatia eta sexuen arteko lankidetza sustatuz; menopausiari buruzko mitoak agerian uztea, haiek identifikatzea eta geure burua ezagutzea, eta sexualitatea aniztasunaren ikuspegitik lantzea, esperientziak trukatuz, norbera eta kolektiboa hazteko.

Horretarako, 4 saio teoriko-praktiko egingo dira, bakoitza bi ordukoa: maiatzaren 9an, 16an, 23an eta 30ean izango dira herrigunean, eta maiatzaren 15ean, 22an eta 29an eta ekainaren 5ean Abusun. Saio guztiak 18:00etan izango dira.

Tailer hauetan parte hartzeko beharrezkoa da inskribatzea, herriguneko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) edo Abusuko Zentro Soziokulturalean, apirilaren 18tik maiatzaren 2ra, biak barne.

Bi tailerrak DESIRAK taldeko kideek gidatuko dituzte; sexologiaren inguruko profesionalek osatzen dute taldea, eta hainbat udal-jarduera eginak dituzte arlo honetan, genero-ikuspegia oinarri hartuta.