Berriak

 

Oraindik ez da behin betiko itxi ikastaroren batean izena emateko epea, baina oraingoz Arrigorriagako 46 langabek hartuko dute parte Udalak bere Enplegua eta Sustapen Ekonomikoa Arloaren bitartez eskaintzen dituzten ikastaroetan.

Lorezaintzako Prestakuntza Praktikoa ikastarorako, zehazki, 12-15 plaza eskaintzen ziren gehienez ere, eta 24 eskaera aurkeztu dira; hortaz, hautaketa-prozesu bat egin da, plazak zein pertsonak beteko dituzten erabakitzeko.

Elikagaien Manipulazioa eta Alergenoak ikastaroa dela eta, 20 plaza eskaini dira, eta zehazki 20 pertsonak eman dute izena.

Azkenik Alfabetizazio Informatikoa ikastaroak, Bizkaiko Foru Aldundiak bere Lanberri Programaren barruan diruz lagundutakoak, 15 plaza eskaintzen zituen, eta horietatik 11 baino ez dira bete. Gutxieneko kopurua (10) gainditu denez, ikastaroa eman egingo da, eta maiatzaren 4ra arte onartuko dira izena emateko eskaerak, hau da, prestakuntza hasi baino 3 egun lehenago.

Onartutakoen zarrenda (PDF 118KB)