Berriak

 

Euskadiko Liburutegi Digitala, eLiburutegia, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak jarri zuen martxan 2014 amaieran, Euskadiko liburutegi-sarearekin elkarlanean, eta, Arrigorriagako Udal Liburutegiak batu zirenetik, gure udalerriak beti izan du postu ona mailegu digital handiena duten euskal liburutegien sailkapenean.

Irakurketa Sare Publikoak eLiburutegiaren inguruan egindako azterketaren arabera, Arrigorriagak leku ona du urteroko sailkapen orokorrean eta 1.000 biztanleko maileguenean. Gainera, 2017an 1.000 biztanleko mailegu-portzentajean hirugarren dago mailegu digital handiena duten herrien artean.

Estatistika-datu horiek eLiburutegiak Arrigorriagako irakurleen artean duen harrera ona erakusten dute. Dena dela, plataforma hori iragartzen eta herritarren artean ahalik eta gehiena ezagutarazten jarraitu nahi dugu. ELiburutegiak formatu digitaleko 16.000 lan doan deskargatzeko aukera ematen du, euskarazkoak, gaztelerazkoak eta ingelesezkoak, eta PCan, ordenagailu eramangarrian, tabletan, smartphonean eta liburu elektronikoan deskarga daitezke; bestela, liburua streamingen irakurtzeko aukera ere ematen du. Plataforma hau zerbitzu oso eta erakargarri bat da, euskarazko edizioak erraz eskuratzeko aukera ematen duelako eta ikus-entzunezko materiala dagoelako.