Berriak

 

Datorren igandean, apirilak 15, Arrigorriagako haurrek de “El bebé jefazo” lanaz gozatu ahal izango dute; animaziozko film original hau doan emango da, gazteleraz, 18:00etan.

97 minutuko film honek Timen istorioa kontatzen du. Tim zazpi urteko haur bat da, bizitza ezin hobea duena bere anaia, haurtxo maitagarri bat, iristen den arte.Familiako kide berriak trajea darama, eta maletatxo misteriotsu bat, eta badirudi etxearen kontrola hartu duela. Tim mesfidati dago gertatzen ari den guztiarekin, eta denak lo daudela haurtxoa zelatatzea erabakitzen du; hitz egin dezakeela eta, gainera, benetako buruzagi bat dela konturatzen da.