Berriak

 

Udalak behar duten gurasoei emateko zerrendetan euskara ondo menderatzen duten eta haurrak zein gazteak zaintzea gustuko duten udalerriko pertsonak parte hartzera animatzen dituen Berdinean Euskaraz programaren kanpaina amaitu da, eta Arrigorriagako Udaleko Euskara Zerbitzuak haurrak zaintzeko prest dauden pertsonen 11 proposamen jaso ditu.

Horiekin batera kirol begiraleak (1) izateko eta astialdiko begirale (24) izateko 25 proposamen jaso dituzte. Hurrengo egunetan, 1-6 urte bitarteko haurren gurasoei gutuna bidaliko zaie zaintzaile zerbitzuaren berri emanez. Gogoratu behar da udala alderdi interesdunen arteko bitartekaritza lana egiteaz baino ez dela arduratuko; hori dela eta, ez da lan poltsa bat izango.