Berriak

 

Emakumeak Eszenan 2018 Besarkada Zirkuituaren barruan, Totum taldeak “Des-” antzezlana emango du ostegunean Lonbo Aretoan. Nuridraka da obraren zuzendaria, eta honako hauek dira aktoreak: Luz Mundiñano, Mª Carmen Martínez, Elisa Marañon, Pepi Martín eta Mª Carmen Villegas. Gaztelaniaz emango dute, eta sarrera 5 eurokoa izango da.

Bizitzan, helburuak behar ditugu geure garapen pertsonalerako. Gure 5 pertsonaiek beren bizitzako probarik garrantzitsuenari aurre egin beharko diote: emakume aske, nabarmen, axolagabe, gogogabe eta zorigaiztoko hauek norakoa alda diezaiekeen reality show bateko casting batean parte hartuko dute. Emozioak piztuko, testuak aletuko eta arimak biluztuko dituzten 5 sukaldaritza-ekintza.