Berriak

 

Udal-kiroldegiko pilotalekuak Arrigorriagako Open Garriko lehiaketaren XVI. edizioa hartuko du apirilaren 14an, larunbatean. Euskadin urte gehien dituen lehiaketa dugu eta, aurten ere, estatuko mailarik oneneko taekwondoa eskainiko da.

Goizeko 10:00etatik 14:00etara Espainiako hainbat erkidegotako haur- eta kadete  kategorietako 20 taldetako berrehun borrokalarik ondoz ondoko borroketan parte hartuko dute metalak norentzat izango diren argitu arte.

Parte-hartzaileen artean estatuko hainbat txapeldun izango ditugu, baita nazioarteko txapelketetan dominak lortu dituztenak ere. Ia urtero bezala, aurreikusi da ikusle asko bertaratuko direla ekitaldira zein udalerrira.

Garrikoren izenean lehiaketetan eskarmentu handia duten Arrigorriagako kirolari askok hartuko dute parte, hainbat kategoriatan podiumera igotzeko xedearekin.