Berriak

 

Arrigorriagako Udaleko Enplegua eta Sustapen Ekonomikoa arloak lortu du apirilaren 9tik aurrera berriz martxan jartzea Lanbide Zerbitzua. Hiru alderdi hauetan lan egiten du:orientazio orokorra, taldeentzako orientazio berezia eta Enplegu Zentroa.

Severo Otxoa 55 helbidean (lehen solairuan) emango da zerbitzua, ohi bezala, eta ordutegi hau edukiko du: astelehenetan 8:00etatik 15:00etara, asteartetan 8:00etatik 14:00etara, asteazkenetan berriz ere 8:00etatik 15:00etara, ostegunetan Abusun ematen da zerbitzua ordutegi berean eta ostiralean Arrigorriagan berriro ere, 8:00etatik 15:00etara.