Berriak

 

Gaztedi Nerbioi Ibaizabal Bizkaiko Foru Aldundiak eta Arakaldoko, Arrigorriagako, Basauriko, Etxebarriko, Galdakaoko, Orduñako, Orozkoko, Ugao-Miraballeseko, Zaratamoko eta Zeberioko Udalek abian jarri duten egitasmo bat da eta, beste zenbait helbururen artean, gazteentzako kalitatezko enplegurako aukerak sortu, gazteei zuzendutako konfiantza esparruak garatu, gazteei euren prestakuntza eta trebakuntza hobetzea ahalbidetuko dien nazioarteko esperientzietarako sarbidea erraztu, eta zailtasun gehien dituzten taldeei zerbitzuen eta laguntzen sare jasangarri bat bermatu nahi ditu. Hori guztia egin ahal izateko, 2018. urterako honako programa hauek aurkezten ditu:

1. Europar Mintegia Arrigorriagan abiapuntu gisa

Apirilaren 17an, 18an eta 19an Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko Gazteria, Mugikortasuna eta Enplegua Europar Mintegiaren I. Edizioa egingo da Arrigorriagan (Lonbo Aretoa). Bertan, esparru tematiko ezberdinetan esperientzia eta europar ikuspegia duten pertsonen parte hartzea izateaz gain, europar mugikortasun beken deialdian izena emateko prozesua zabalduko da.

Mintegia aurretiko urrats eta esparru egoki gisa planteatzen da interesa duten pertsonek informazioa zuzenean jasotzeko aukera izan dezaten, bai ikasteko zein lan egiteko europar mugikortasunari dagokionez, bai jarraian eskainiko den mugikortasun beka programari dagokionez.

2. Mugikortasunerako 7 europar beka

Nerbioi Ibaizabal Eskualdeak mugikortasunerako 7 europar beka eskaintzen dizkie interes akademikoak edo laboralak dituzten eta gutxieneko trebakuntza akademikoa duten (erdi-mailako gradua) eskualdeko gazteei.

  • Bekek, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduko direnak, 3 hilabeteko iraupena izango dute eta hizkuntza-prestakuntzarekin osatuko dira.
  • Nazioz haraindiko bitartekari batek taldea lagunduko du harrera-herrialdean den bitartean eta bertara joaten den gazte bakoitzak egonaldian zehar lagunduko dion harremanetarako tutore bat izango du.
  • Hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko, interesa duten gazteek izena eman ahal izango dute www.nerbioiibaizabalgaztedi.eus/ webgunean edo, bestela, apirilaren 17an, 18an eta 19an Arrigorriagan ospatuko den Gazteria, Mugikortasuna eta Enplegua Europar Mintegian bertan.

Beka horiei esker, 18 eta 30 urte bitarteko gazteek aukera izango dute Europako beste eskualdeetako enpresetan praktikak edo ikaskuntza-prozesuak garatzeko.

Argibide gehiago: http://www.nerbioiibaizabalgaztedi.eus/

Egitaraua ikusi (PDF 477KB)