Berriak

 

Erakunde sozialetan pertsona mendekoen arreta soziosanitarioa garatzen ari den bitartean, Arrigorriagako Udalak, Enplegua eta Sustapen Ekonomikoa Arloaren bitartez, maiatzatik aurrera hainbat ikastaro antolatu ditu udalerriko langabetuentzat. Zehazki, hauek dira prestakuntza-ikastaroak: Elikagaiak manipulatzeko agiria eta alergenoak, Alfabetatze informatikoa eta Lorezaintzan trebatze-praktikoa.

Elikagaiak manipulatzeko ikastaroa 8 ordukoa izango da eta maiatzaren 3an eta 4an emango dela aurreikusi da. Elikaduraren arloko higieneaz gain, alergiei eta elikagaiak ez jasateari buruzko prestakuntza ere emango da; bai eta horiek kontsumitzeko araudia eta prebentziorako praktika egokiak.

Alfabetatze informatikorako ikastaroa 45 ordukoa izango da eta maiatzaren 7tik 17ra bitartean emango da. Honela egongo da banatuta: 20 ordu Word; 5 ordu curriculuma egitea, eta dokumentuak antolatu eta gordetzea; eta 10 ordu Outlook.

 Lorezaintzan trebatzeko ikastaroa izango da luzeena; 150 ordukoa izango da eta maiatzaren 7tik ekainaren 15era bitartean eskainiko da. Ikastaro honetan honako hauek irakatsiko dira: lorezaintzari buruzko oinarrizko eragiketak, lorategiak instalatu eta horiek mantentzea, parkeak eta berdeguneak, lorezaintzaren oinarrizko kontzeptuak, eta lorezaintzarako tresneria erabiltzen ikastea.

Epea luzatu denez gero, interesdunek apirilaren 13ra arte eman ahalko dute izena, Udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) edo Abusu Zentro Soziokulturalean. Ezinbestekoa da Arrigorriagan erroldatuta egotea eta langabezian egotea. Hortaz, eskaera betetzeaz gain DARDE agiria eguneratuta eta NANa aurkeztu beharko dituzte.

Onartutako pertsonen zerrenda apirilaren 16an argitaratuko da, bai eta ikastaro bakoitzaren datak eta ordutegiak ere. Plaza-kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada, sartzeko froga bat egingo zaie eskaera aurkeztu dutenei.

Hau da 2018an zehar udalerrian langabezian dauden pertsonei zuzendutako prestakuntza-proposamenetako bat. Irailean beste bi ikastaro antolatuko dira.