Berriak

 

Joan den larunbatean Arrigorriagako Udal Euskaltegiko ikasle-irakasleak Añanara joan ziren Gatz Harana bisitatzeko, euskaraz hitz egiteko eta lagunartean egun ederra pasatzeko.

Oso interesantea iruditu zitzaigun guztioi gatzagetan egindako ibilaldia. Gure gidari atseginek gatzaren jatorria, ekoizpena, historia eta abar azaldu ziguten. Artemiak, ur gezitan bizi diren krustazeo txiki-txikiak, ikusteko aukera ere izan genuen. Amaieran gatz mota ugari dastatu eta erosi genuen.

Herrian poteren bat hartu ondoren, Espejon bapo-bapo bazkaldu eta kafea korrika hartuta, Varona Dorretxera joan ginen. Berton Varonatarren zein eraikuntzaren historia azaldu ziguten. Honela, ba, apur nekatu samar, baina pozik heldu ginen herrira iluntzeko zortzietan. Datorren urtera arte.