Berriak

 
Arrigorriagako Udaleko Udalbatza osatzen duten talde politiko guztiek agurtu nahi izan zuten Carlos Vaquero atzo egindako ezohiko osoko bilkuraren ondoren. Vaquero udaleko kontu-hartzailea izan da orain arte.

EAJ-PNV taldeko ordezkariek (Asier Albizua alkatea buru zutela), PSE taldeko ordezkariek, EH-Bildu taldeko ordezkariek eta Arrigorriaga Gara taldeko ordezkariek, Alvaro Llorente idazkariarekin batera, argazki batean islatu zuten Vaqueroren agurra. Vaquero zazpi urtez aritu da lanean kontu-hartzailearen postuan, eta orain beste abentura profesional bati ekingo dio. Aurrerantzean, Marisa García Fernándezek beteko du haren postua.