Berriak

 

Martxoaren 25ean (igandea), “Ballerina” filma eskainiko da euskaraz Lonbo Aretoan, 12:30etik aurrera eta doan. Filma Frantzian egin zen 2016an, Éric Warin eta Éric Summerren zuzendaritzapean. Gutxi gorabehera ordu eta erdi irauten du.

Ballerina filmak Feliciaren istorioa kontatzen du. Feliciak bere gurasoak galdu zituen eta ordutik jaioterriko Bretainiako umezurztegi batean bizi da. Dantza da bere pasioa eta handitan dantzari profesionala izan nahi du. Hori lortzeko, umezurztegitik alde egiten du bere lagun Víctorren eskutik eta 1879ko Parisera doaz. Han beste pertsona baten lekua hartuko du Grand Opera House eskolan ikasle gisa sartzeko eta horrela, bere ametsetako bizitza lortzeko.