Berriak

 
Arrigorriagako hizkuntza paisaia zaintzearen beharra ikusita, udalak 2016an toponimia ikerketa lana egitea erabaki zuen. Toponimia lanaren bitartez  tokian tokiko leku-izenak bildu, sailkatu eta aztertu egiten dira.

Labayru fundazioaren bitartez  burutu zen proiektuaren lehenengo fasea, beraz aurten bigarren faseari ekin behar zaio.

Hori dela eta, Arrigorriagako udalak Labayru fundazioarekin hitzarmena sinatu du.  Hitzarmen honen helburua Arrigorriagako udalak 2016an hasitako toponimia ikerketari jarraipena ematea da. Hau da, orain arte jasotako informazioa herriko lekukoekin ahoz alderatzea. Horretarako herriko lekuko egokiak elkarrizketatuko dira eta bideo grabazioak ere egingo dira.