Berriak

 

Martxoaren 8ko osoko bilkuran onetsi zen Arrigorriako Udalaren Aurrekontu Orokorra, eta martxoaren 16an (ostiralean) jendaurrean jarri zen, zegokion iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuta. Hortaz, orain 15 eguneko epea egongo da alegazioak aurkezteko, apirilaren 11ra arte.

Jendaurreko epean erreklamaziorik egiten ez bada, aurrekontua behin betiko onartutzat joko da, beste erabakirik hartu behar izan gabe.Alegazioak badaude, berriz, Udalbatzak hilabeteko epea izango du horiek ebazteko.