Berriak

 

Asteburu honetan 16 eta 35 urte arteko gazteentzako Oporretako Azokaren III. edizioaren harira, Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak argazki-lehiaketa originala antolatu du; saria Interrail-txartel bat da.

Zozketan sartu eta txartela irabazi ahal izateko, bi baldintza baino ez dira bete behar. Alde batetik, selfie bat egin eta argazkia Instagramera igo behar da, traola hauekin: #Interrail, #Renfe, #Selfie, #OporretakoAzoka eta #Arrigorriagakogaztegunea. Beste alde batetik, azoka horretan martxoaren 17an, larunbatean, 18:00etan eskainiko den Interrailari buruzko hitzaldira bertaratu beharko dira parte-hartzaileak. Hitzaldia Euskaldun Berria erakusketa-aretoan izango da.

Argazkiak igotzeko azken eguna bezpera izango da, martxoaren 16a, ostirala (21:00ak arte). Zozketa larunbateko hitzaldia bukatu eta berehala egingo da.