Berriak

 

Otsailean eta martxoan kontsumo arloko prestakuntza-programa ematen ari dira Hiriguneko Jubilatu eta Pentsiodunen Etxean. Kontsumobide-Kontsumoaren Euskal Institutuak eskaintzen du programa hori adinekoentzat, Hiriguneko Jubilatuen Elkartearekin eta Arrigorriagako Udalarekin lankidetzan (KIUB).Ordu eta erdiko bi tailer praktikok osatzen dute programa, eta horietan kontsumoarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituzte, banakako zein taldekako lan-dinamiken bidez.

Lehenengo tailerra otsailaren 28an egin zuten, 18:30ean, eta “Elikadura eta Nutrizioa” gaia landu zuten.Bigarrena, “Ekidin arriskuak” izenekoa, martxoaren 15ean izango da, 18:30ean.Prestakuntza-programa hau doakoa da eta Hiriguneko Jubilatu eta Pentsiodunen Etxeko bazkideentzat da, eta elkartearen lokaletan (Severo Ochoa kalea z/g) emango da.