Berriak

 

Martxoaren 8ko programazioaren barruan, martxoaren 15ean, Gloria Fuertes protagonista izango duen errezitaldi poetiko bat egingo da, 17:00etatik aurrera, Arrigorriagako Kultur Etxean. 2017an, jaio zeneko mendeurrena bete zen, eta, horrela, omenaldia egingo zaio ikuskizun-poetiko-biografiko baten bidez, Poética Poetalia elkartearen eskutik.

Jarduerak oro har emakumeen eta bereziki Gloria Fuertes espiritu librearen balioa nabarmendu nahi du. Gloria emakume libre gisa bizi izan zen, horrelakorik ezinezkoa zen garai batean. Errezitaldian, hiru rapsodak, Carmen Martínezek, Isabel Gonzálezek eta Marbella Garcíak, arreta handiz hautatu diren poesiak deklamatuko dituzte, Gloriak berak bere burua definitzeko erabiltzen zuen “Mujer de verso en pecho” esaldiko emakumeari bizia emango diotenak.

Kartela (PDF 259KB)