Berriak

 

Arrigorriagako Udaleko Gazteria sailak Oporretako III. Azoka antolatuko du martxoaren 17an eta 18an. Azoka herriko zein inguruko udalerrietako 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta helburua Aste Santuari eta udari begira eskura dauden aukera desberdinen gaineko informazioa hurbildu eta ematea da gazteen mugikortasuna sustatzeko asmoz.

Azoka, iaz bezala, udaletxeko Euskaldun Berria erakusketa-aretoan (2. solairua) garatuko da, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara larunbatean; igandean, berriz, goizeko 11:00etatik 14:00etara izango da. Bertan, bost atal nagusi egongo dira.

Aurreko urteetan bezala, bidaien inguruko berariazko atal bat egongo da, non ohiko eskaintzei buruzko informazioa emango den: low cost bidaiak, kanpina, karabanan ibiltzea, abentura-turismoa, Interraila, Done Jakue bidea, autonomia-erkidego bakoitzari buruzko publizitatea, atzerriko herrialdeei buruzkoa, liburuxkak, mapak, gidak...

Beste atal batean, nazioarteko auzolandegiak jorratuko dira,  berriz ere proposatuko da aukera aberasgarri hori, non beste herrialdetako pertsonekin bizitzea, beste hizkuntza batzuk praktikatzea eta Frantziako Akitania Berrian eskualdeko udalerriren batean ingurumen-ondarea eta ondare historiko-kulturala kontserbatzeko lanetan parte hartu ahal izango duten. Informazio gehiago azokan bertan.

Gainera, boluntariotza jorratzeko espazio berri bat egongo da, eta Bolunta agentziaren informazio-stand bat zein “Ni bai” erakusketa egongo dira ikusgai. Bertan, gazte boluntarioen lekukotzak jarriko dira. Bestalde, hizkuntza-prestakuntzari eskainitako atal bat egongo da, laugarrena, eta, besteak beste, udako ingelesezko udalekuak, hizkuntzak ikastea eta ingeles maila zehazteko testa jorratuko dira.

Bosgarren eta azken standean, urte-sasoiko enplegua landuko da, eta sektore desberdinetan lana bilatzeko informazioa eta baliabideak eskainiko dira, hala nola ostalaritzan, turismoan, itsas bidaietan edota udalekuetan. Kontsultak egiteko ordenagailu bat egongo da, eta hortik jasotako informazioa azokan bertan banatuko dituzten pendrive batzuetan eraman ahal izango duzue.

Aldi berean, hainbat zozketatan parte hartzeko aukera eskainiko da, eta, asteburuko pack bat, Interrail Baimen bat (horretarako antolatu den lehiaketan parte hartzen), kirol-eskumuturreko bat eta bidaiatzeko bestelako osagarriak eskuratu ahal izango dituzu. Era berean, zenbait hitzaldi egongo dira, larunbatean Akitania Berriko auzolandegiei, EB gazteen mugikortasunari, boluntariotza eta solidaritateari, Intearrilari. Baita ere, 2017an bikote batek  eduki zuen Irterrailaren bizipena eta Arrigorriagako gazteen atzerriko lan bizipenei buruzko hitzaldiak entzuteko aukera edukiko dugu 18:30etik aurrera. Igandean, hitzaldiak mugikortasun profesionalari eta auzolandegiei buruzkoak izango dira.

Informazio gehiago (PDF 1,62MB)