Berriak

 

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Vaivén Produkzioak antzerki-konpainiak “Sherezade y las capas de cebolla” taularatuko du datorren ostiralean Lonbo Aretoan. José Carlos Garcíak zuzendutako eta Miren Tirapu, Xabi Donosti eta Iraia Eliasek antzeztutako obra hau gaztelaniaz ikusteko aukera izango dugu 20:00etan, 9 euroren truke.

Sherezaderi bezala, ipuin tragikomiko honetako pertsonaiei bizirik irauteko ipuinak kontatuko dizkiete, besteek eta norberak bere buruari. Horrela igaroko dira beren bizitza arruntak. Interpretatzeko modu desberdin batekin kontatutako istorioa da, eta inork espero ez duen bukaera dauka.