Berriak

 

Emakumeen osasunari eta beharrei buruzko ezagutza txikia dugu oso. Hori dela eta, Arrigorriako Udalak emakumeei zuzendutako osasun-arloko gaietako prestakuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen du 2018an. Hain zuzen, “Secretos del alma” izeneko MINDFULNESS TAILERRA sartu du bere programazioan, 8 ordukoa.

Tailerraren helburua da emakumeei, mindfulness-aren bidez, bizi-estilo berri bat edukitzen laguntzea, autorrealizazio pertsonalerako oinarri gisa.Tailerrean prestakuntza teoriko-praktikoa emango da, eta bi zatitan banatuta egongo da: lehenengoa mindfulnessean entrenatzeko eta bigarrena helburu pertsonalak betetzeko.

Mindfulnesseko entrenamenduaren xedea da parte-hartzaileek adimena lasaitzen, orainaldiari arreta emanez bizitzen eta beren errealitatea kontrolatzen ikastea. Helburu pertsonalak betetzeari dagokionez, autoestimua eta autoezagutza landuko dira, dekretu pertsonalak eta helburuen mapak egingo dira eta teknika espresak landuko dira ametsak eta gurariak erakartzeko.

Horretarako, lehenengo aurkezpen-saio bat egingo da. Martxoaren 6an Abusun eta martxoaren 7an herrigunean izango da, 18:00etan bietan.Ondoren 4 saio teoriko-praktiko egingo dira, bakoitza bi ordukoa. Apirilaren 10ean, 17an eta 24an eta maiatzaren 8an izango dira Abusun; eta apirilaren 11n, 18an eta 25ean eta maiatzaren 2an herrigunean. Saio guztiak 18:00etan izango dira.

Bi tailerrak Belén Andrés psikologoak gidatuko ditu. Teknika psikoterapeutikoetan aditua da eta “Lo que mi alma ya sabía” liburua idatzi du, eta antzeko tailerrak gidatu izan ditu inguruko udalerrietan, arrakasta handiz gainera.Tailerretan parte hartzeko izena eman behar da herriguneko edo Abusuko Herritarren Arretarako Zerbitzuan, otsailaren 28tik martxoaren 12ra, biak barne.