Berriak

 

Pez Limbo antzerki-konpainiak “Oxido. Umore garratza” (Oxido. Humor corrosivo) ikuskizuna taularatuko du datorren ostiralean Lonbo Aretoan. Obra Raúl Caminok eta Edu Hernandok zuzendu dute, eta beraiek dira antzezleak ere, Begoña Martínekin batera. Bi emanaldi egongo dira: lehenengoa euskaraz, 19:00etan; eta bigarrena gaztelaniaz, 21:00etan. Bietan prezioa 9 eurokoa izango da.

Obran hiru egoera barregarri izango ditugu ikusgai, pertsonaien arteko giza harremanen eta gizartearen oxidoa agerian utziko dutenak. Ikusleekiko gertutasuna eta konplizitatea izango da hiru espazio desberdinetan garatuko den umore garratzezko obra honen azken osagaia.