Berriak

 

Arrigorriagako Udaleko Euskaldun berria erakusketa-aretoan “Rock&Roses” erakusketa egongo da ikusgai martxoaren 1etik 14ra bitartean, Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako programaren barruan. Erakusketaren xedea da rockaren esparruan emakumearen figura nabarmendu eta agerian jartzea. Erakusketa Unai Endemaño argazkilariak eginiko 30 bat-bateko argazkiz egongo da osatua. Interes artistikoaz harago, argazkien bidez aldarrikatu nahi da emakumeek gero eta leku garrantzitsuagoa dutela rockaren esparruan.

Erakusketan agertzen diren artisten bilduma homogeneoa da: egungo artistetatik hasi (Chelsea Wolfe, Oathbreaker taldeko Caro, Sub Rosa edo Sinistroko Patricia) metal klasikoeneko musikarietara arte (Battle Beast taldeko Nora, Nervosako neskak edo In Mute taldeko Steffi). Txoko bat gorde zaie, halaber, euskal eszenako emakume aipagarrienei. Horren adibide garbia dira, besteak beste, Last Fair Deal taldeko Virginia, Fear Crowd taldeko Leire eta tokiko aitzindari Marilu Tudanca. Azken hori publizitate kartelean agertzen da, erakusketaren esentzia bera irudikatzen baitu.

Hain zuzen ere, Marilu Tudanca santurtziarra, Estatuan heavy talde baten buruan egondako lehenengo emakumea, izango da martxoaren 2an (ostirala) 18:00etan erakusketa inauguratzeko arduraduna. Hitzaldi bat emango du, bere istorio inspiratzailea azaltzeko. Erakusketa ordutegi honetan irekiko da: astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:00etara eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara.