Berriak

 

Arrigorriagako udal-liburutegiak (herrigunea) antolatzen dituen literatura-topaketen baitan, Inmaculada Arriaga idazleak Sentimiento de culpa liburua aurkeztuko du. Aurkezpena datorren ostegunean, martxoaren 1ean, izango da Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera, eta idazleak berak parte hartuko du ekitaldian.

Lisak, 61 urte dituela, agur esaten dio bere lan-bizitzari, eta aurre egin beharko dio etapa berri batera egokitzeak ematen dion bertigoari; une hori da, hain zuzen ere, eleberriaren ardatza.  Zahartzaroaren aurreko etapa da patuak gure bizitzen udazkenean eskaintzen digun erronka garrantzitsuenetako bat. Harritu egingo gara ikustean Lisak nola egiten dion aurre bere bizitza berriari: proiektuz eta errealitatez beteta, eta harreman berri eta bizipen ugarirekin. Esperientzia horiei esker, bizitza bete-betean bizitzeko aukera izango du.