Berriak

 

Anita Maravillas teatro konpainiak Jon Braun obra antzeztuko du igandean Lonbo Aretoko eszenatokian. Ivan Alonsok egin ditu zuzendari lanak, eta Miren Larrea eta Valentina Raposo antzezle arituko dira. Euskaraz interpretatuko den antzezlan hau hiru urtetik gorako haurrei zuzenduta dago eta 12:30etatik aurrera hasiko da. Haurrek 5 euro ordaindu beharko dituzte, helduek, berriz, 7.

Anita Maravillas konpainia, titereen hizkuntza ikerketa, estetika zaindua eta umorea uztartuz, familia osoaren gozogarri bihurtzen da. Oraingo honetan Jon Braun, Imanol Urbietaren abestiko indio ezaguna, aukeratu du.