Berriak

 

2018. urteko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren erroldaren onespena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta jendaurrean ikusgai jartzeko epea amaitu ostean, udal-zerga ordaintzeko epea hasiko da. Arrigorriagako Udalak iragarri du borondatez ordaintzeko epea martxoaren 1etik apirilaren 15era bitartekoa izango dela, eta ordainketa ez bada borondatez ordaintzeko epearen barruan egiten, betearazpen-bidetik eskatuko dela.

Halaber, helbideratutako ordainagiriak kontuan kargatuko dira martxoaren 20an. Helbideratze berriak egiteko azken eguna otsailaren 28a izango da. Gogorarazi behar da ordainketa erakunde hauetan egingo dela: KUTXABANK, LABORAL KUTXA, CAIXABANK, CAJA RURAL NAVARRA; banku-helbideratzea eginez eta HAZren administrazio-bulegoetan ordainduz. Ordaintzeko beste bide batzuk kontsultatzeko, jo Herritarren Arretarako Zerbitzuaren (HAZ) udal-bulegoetara, 08:00etatik 14:45era (herrigunean eta Abusu Zentro Soziokulturalean). Edozein zalantza argitzeko, berriz, deitu telefono-zenbaki honetara: 944 020 200.