Berriak

 

Gabonen eta inauterien ostean, Besarkadaren “Emakumeak eszenan 2018” zirkuitua itzuliko da Lonbo Aretora Luna Llena konpainiarekin: “La gran depresión” antzezlana taularatuko dute otsailaren 22an, osteguna (emanaldia bertan behar utzi behar izan zen joan den urrian). Kepa Gallegok zuzendu du, eta Marina Merino eta Rosa Quintana dira gaztelaniazko bertsioaren aktoreak. 19:30ean hasiko da, eta sarrerek bosna euro balio dute.

“La gran depresión” antzezlanak Bertaren eta Sofiaren istorioa kontatzen digu 70 minutuan. Berrogeita hamar bat urteko bi emakume dira, eta, nahiz eta lagunak izan aspalditik, bakoitzak bere bideari ekiten dio, agian elkar gehiegi ezagutzen dutelako. Orain berriro topo egingo dute eta euren bizitzak aztertuko dituzte.