Berriak

 

Inauteriak larunbatean, otsailaren 17an, helduko dira Abusura. Ohi bezala, mozorroek izango dute protagonismo osoa, eta programa jarduerez beteta egongo da. Goizean, 12:00etatik 14:00etara bitartean, gaztetxoek hainbat jardueretan eta haurrentzako ludotekan parte hartzeko aukera izango dute Zentro Soziokulturalean. Aldi berean, casting lehiaketa egingo da herriguneko plazan.

Jarduera horiek amaitzen direnean, 13:00etan, euskal dantzen erakustaldia egongo da, Lantzeko inauterietako dantzekin, eta Olatxu plazatik kalejira bat irtengo da. Ondoren, inauterietako bazkaria prestatzeari ekingo diogu. 14:30ean egingo da pilotalekuan, eta mahaikideek beren mozorroak erakutsi ahal izango dituzte bertan.

Energiak berritu ostean, 18:30ean abiatuko da inauterietako desfilea auzoan zehar; Ollarganeko eremu estalian hasiko da eta Olatxutik eta Santa Isabeletik igaroko da. Tarumba Percusión taldearen animazioa izango dugu bertan. Haurrentzako txokolatada batekin emango diogu amaiera ibilbideari; ondoren, 20:00etan, musikaren eta dantzaren txanda helduko da pilotalekuko disko-festarekin. Euria eginez gero, bai casting lehiaketa, bai desfilea pilotalekuan egingo dira.

Egitaraua ikusi (PDF 118KB)