Berriak

 

Zaguango Teatro konpainiak Esto no me lo esperaba ikuskizuna ekarriko du ostiralean Lonbo Aretora. Miguel Muñoz Montoro da zuzendaria, eta Txubio Fernández de Jauregui, Mikel Garcés, Begoña Krego eta Helena Golab interpreteak. Lana 20:00etatik aurrera eskainiko da, eta sarreraren prezioa 9 euro da.

Ordubete inguru iraungo du, eta Esto no me lo esperaba lanean lau figurantek Emiliano Zapataren bizitzari buruzko ikuskizun handi baten bira egiten jarraitzeko ausardia dute, produktoreek eta protagonistek alde egin badute ere. Haien ezgaitasunak estualdi barregarri batera kondenatzen ditu, aurrera atera nahi duten fikzioarekin behin eta berriz estropezu egiten duten bitartean.