Berriak

 

Otsailaren 2an, Arrigorriagako Ainara de Pablo Gutiérrez ikasleak fantasiari eta liburuei buruzko hainbat argazki artistiko jarri zituen ikusgai udal-liburutegian (herrigunea), ikasturte-amaierako proiektuaren barruan.

Hala, liburutegiak elkarlanean dihardu Andoaingo institutuarekin, eta Argazkigintzako Goi Mailako Graduaren esku utzi zituen bere instalazioak, Ainararen erakusketa jartzeko. Erakusketak Ainarak liburuei buruz duen ikuspegi pertsonala jasotzen du, baita liburuek eramaten gaituzten ametsezko eta fantasiazko munduaren inguruan duen ikuskera ere. Literaturari dion maitasuna eta argazkigintzarako grina lotzen dituen lana da, eta bereziki irudiaren argitasunean, kaptazioan eta tratamenduan dago zentratuta.