Berriak

 

Arrigorriagako Udalaren Euskaldun Berria erakusketa-aretoa 2018an estreinatzeko, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko Pinturako Masterrean parte hartzen duten hainbat ikasleren lanak erakutsiko dira bertan otsailaren 9tik 18ra bitartean.

Erakusketa praktika gisa erabiliko dute artistek, eta UPV/EHUk Arrigorriagako Udarekin eginiko hitzarmenaren fruitua da. Hitzarmen horren bitartez, artista gazteen lana sustatu nahi da, kasu honetan Irantzu Yaldebere, Natalia Suarez eta Ana Arsuagaren lanak. Inaugurazioa otsailaren 9an izango da (ostirala), 19:30ean, eta hiru artistak izango dira bertan. Pintura-piezak astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:00etara ikusi ahal izango dira, eta igandetan, 12:00etatik 14:00etara.