Berriak

 

Otsailaren 18an, Lonbo Aretoko eszenatokiak GO!AZEN telebistatik antzokira ikuskizuna hartuko du. Euskal Telebistako telesail arrakastatsuan oinarritutako antzerki musikal bat da, gazteak protagonista dituena. Bi saio taularatuko dira: lehenengoa 17:00etatik aurrera, eta bigarrena 19:00etatik aurrera.

GO!AZEN telesailaren bertsio honek ordu bateko iraupena izango du gutxi gorabehera. Jabi Elortegik, Ainhoa Aierbek eta Itziar Gómezek egin dituzte zuzendari lanak, eta honako aktore hauek parte hartuko dute: Ramón Agirrek, Asier Burguetek, Paula Etxeberriak, Aitana Etxeberriak, Aritz Mendiolak eta Markel Gajatek.

GO!AZEN telesaileko neska-mutilek dagoeneko Arrigorriagako gazte eta nerabeak gozarazi zituzten Euskal Astea ospatzeko urrian eskainitako karaoke bertsioarekin. Oraingoan, ETBn arrakasta itzela lortu duen telesailaren antzerkirako bertsioa ikusteko aukera izango dute. Bi saioetako edozein ikusteko sarrerek 7 euroko prezioa dute, eta pertsona bakoitzak gehienez ere lau sarrera erosi ahal izango ditu. Sarrerak Lonbo Aretoko leihatiletan jarriko dira salgai ostiral honetan, urtarrilaren 12an, 18:00etatik 20:00etara, eta larunbatean, urtarrilaren 13an, 12:00etatik 14:00etara.

GO!AZEN musikalean ez dira nerabeen arteko lehenengo maitasun-istorioak, umorea eta abenturak faltako. Hori guztia abestiekin eta koreografiekin tartekatuta. Etxeko txikiek eta handiek gozatzeko moduko ikuskizun paregabea.