Berriak

 

Gabonetan, jaiotzekin, zuhaitz apainduekin eta turroiekin batera, haurrentzako xakea heltzen da Arrigorriagara. Beste behin ere, Arrigorriagako Endroke Xake Elkarteak, udaleko Gazteria Sailarekin elkarlanean, Haurrentzako Xake Txapelketa antolatu du. Larunbatean, abenduaren 30ean, jokatuko da Gaztegunean, 18:00etatik aurrera.

Txapelketan 15 urte arteko haur eta nerabe guztiek parte har dezakete. Gaztegunearekin harremanetan jarri eta izena eman ostean, parte-hartzaileak adinaren arabera taldekatuko dira. Talde guztientzako sariak egongo dira.

Abusun ere xake-taula izango dute protagonista. Abenduaren 28tik 29ra bitartean, Zentro Soziokulturaleko 3. gelan Haurrentzako Xake Txapelketa (14 urtera arte) jokatuko da Endrokeren eskutik 18:00etatik aurrera.