Berriak

 

Arrigorriagako Udaleko Euskara Sailak lehiaketa original bat antolatu du, eta, beraz, egun batez euskaraz nola bizi daitekeen adieraziko dute institutuko ikasleek hiru minutu inguruko bideo baten bitartez. "Euskaraz bizi nahi dut egun batez" bideo-lehiaketarako bi kategoriatan sailkatu dira ikasleak; bat 14 eta 16 urte bitartekoena da (DBHko 3. eta 4. maila) eta bestea 16 eta 18 urte bitartekoena (Batxilergoko 1. eta 2. maila).

Epaimahaiaren erabakiaren ostean, honako hauenak dira lan irabazleak: Maitane, Andrea eta Miren, lehenengo kategorian, eta Henar, bigarren kategorian. Irabazleek Arrigorriagako saltokietan gastatzeko 150 euroko bonu bana lortuko dute. Sari-banaketa abenduaren 29an egingo da, udaletxeko Euskaldun Berria erakusketa gelan, 19:00etatik aurrera. Iban García youtuber euskalduna izango da ekitaldiaren aurkezlea.

Kartela (PDF 83KB)