Berriak

 
Modu aktiboan zahartzeko proiektuaren barruan, Arrigorriagako Udaleko Gizarte Zerbitzuak topaketa batzuk antolatzen ari dira. Hain zuzen ere, bi talde antolatu dituzte, bat herrigunean eta bestea Abusun. Topaketetan gai ezberdinak landuko dira 2018ko martxora arte, eta helburua udalerriko adinekoen premiak zein diren jakitea da.

Laster egingo da hirugarren topaketa, eta Arrigorriagako adineko pertsonak gonbidatu nahi ditugu hilean behin antolatzen diren saio horietan parte hartzera. Ekimenari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, Gizarte Zerbitzuen bulegoetara jo dezakezu 08:00etatik 15:00etara, edo 94 402 02 05 telefono-zenbakira deitu.