Berriak

 

Arrigorriagako Udaleko Gizarte Zerbitzuen mendeko Prebentzioko Bitartekaritza Taldeak “Kerik gabeko gelak” programaren beste edizio bat kudeatu du. Programa  Bigarren Hezkuntzako institutuetan egiten da Europako 21 herrialdetan, Europako Gazteak eta Tabakoa sarearen (ENYPAT) barruan. 1997. urtetik egiten den lehiaketaren ebaluazioaren arabera, programa eraginkorra da tabakismoaren hasierari aurrea hartzeko.
 
Programa Eusko Jaurlaritzaren Droga Menpekotasunen Zuzendaritzak eta Osakidetzak sustatu dute, eta irauten duen bitartean, tabakoari buruzko informazioa eta kontzientziatze jarduerak egiten dira, eta amaieran ikasleek kamisetak diseinatzen dituzte tabakoaren aurkako prebentzio mezu batekin.
 
“Kerik gabeko gelak” programaren aurtengo edizioan DBHko 2. mailako ikasleek parte hartu dute. Lehenengo sariaren irabazleak Laura Ruiz Uriarte, Irati Sanjurjo Sierra eta Maialen Iturbide Notario izan dira (Decathloneko 25 euroko bonu bana izan dute). Bigarren saria Iker Argintxona Otxoak, Gorka Larisgoitia Ortegak eta Unai Sagarduy Peñak eskuratu dute, eta hirugarrena Aketza Alvarez Díazek eta Paule Ellakuria Lauzirikak.  Parte-hartzaile bakoitzak diploma bat jaso du, eta ekainaren 19an, astelehena, sariak banatzeko antolatutako ekitaldian irabazleek, halaber, Bilboko itsasadarrean begirale batekin 2 orduz Paddle Sup jarduera egiteko bonu-opari bana jaso dute.