Berriak

 
Arrigorriagako Gizarte Zerbitzuen eta Gurutze Gorriaren elkarlanari esker, hainbat jarduera gauzatzen dira urtero udalerriko familia behartsuenei mesede egiteko. Nerbioi haraneko Esku Hartze Sozialerako 2016ko Planaren Memoria argitaratu berriak agerian jarri duen bezala, martxoko janari-banaketak 208 onuradun izan zituen; urrikoak, aldiz, 210. Banaketa hori Europar Batasuneko behartsuenei laguntzeko funtsaren programa operatiboaren barruan daude.
Mugikortasun urriko pertsonei egokitutako ibilgailuei dagokienez, 54 zerbitzu gauzatu dira, eta hornidura-laguntza eman da argiaren, gasaren eta uraren kontzeptuengatik. Laguntza teknikoko prestazioak ere erregistratu dira, adibidez, makulu eta gurpil-aulkietarako.
Haurrentzako kit-kanpainaren kasuan, sei hilabete arteko jaioberriak edo 6 eta 24 hilabete bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutakoa, sei etxetan jaso dituzte prestazioak, bederatzi hain zuzen, elikadura- eta higiene-loteek osatutakoak. Higienerako kit zehatzei dagokienez, bi prestazio eman zaizkio bi familiari, etxerako eta familiarentzako material higienikoko loteekin.  Bestalde, 16 familiak aukera izan dute Jostailu Berria kanpainarekin bat egiteko, eta dibertimendu pixka bat eraman ahal izan diete beren seme-alabei Gabonetan.
Amaitzeko, egoitzetako boluntarioen lanari dagokionez, bi boluntariok bisitatu dituzte Arrigorriagako egoiliarrak, eta hainbat jarduera egiten lagundu diete: paseatzen, aisialdi eta astialdiko jarduerak egiten eta abar. Arandia egoitzan aritu dira astean 2-3 alditan eta 3-4 orduz. Boluntariotza-programa horrek etxeetan ere eman du laguntza, eta behar dutenei lagundu die aisialdi eta astialdiko jarduerak egiten: bestek beste, kartetan aritzen, irakurtzen, paseatzen, lagunak bisitatzen eta kudeaketak egiten.