Berriak

 

Laguntzak jaso ahal izateko, urteko diru-sarrerak zehaztutako zenbateko jakin batzuk baino txikiagoak izatea egiaztatu beharko da, eta familia-unitatearen tamaina, ondasunak edo pentsioduna izatea aintzat hartuko da

Arrigorriagako Udaleko Gizarte Zerbitzuko Sailak 2017. urteko Gizarte-larrialdietarako Laguntzak izapidetzeko prozesuari ekin dio. Laguntzak jasotzeko eskubidea izateko beharrezkoa da urteko diru-sarrerak zehaztutako kopuru jakin batzuk baino txikiagoak izatea; kopuru horiek pentsioduna izan, eta ondasunen eta familia-unitatearen tamainaren arabera ezarriko dira.

Horren haritik, biztanleak oro har aintzat hartuz, Gizarte-larrialdietarako Laguntzak honako hauek eskatu ahal izango dituzte: familia-unitatean kide bakarrarekin urteko diru-sarreretan 12.301,82 euroko muga gainditzen ez dutenek; familia-unitatean bi kiderekin urteko diru-sarreretan 15.796,65 euroko muga gainditzen ez dutenek; eta familia-unitatean hiru kide edo gehiagorekin 17.474,18 euroko muga gainditzen ez dutenek.

Era berean, pentsiodunei dagokienez, diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte familia-unitatean kide bakarrarekin urteko diru-sarreretan 13.979,34 euroko muga gainditzen  ez dutenek, familia-unitatean bi kiderekin 17.474,18 euroko muga gainditzen ez dutenek eta hiru edo gehiagokoek 18.872,11 euroko muga gainditzen ez dutenek.

Diru-laguntza horiek jaso nahi dituzten pertsonei aldez aurretik hitzordua eskatuta emango zaie arreta; horretarako, 944 020 200 telefono-zenbakira deitu behar dute 08:00etatik 14:45era edota udaletxeko zein Abusu Zentro Soziokulturaleko Herritarren Arretarako Zerbitzura (HAZ) joan 08:00etatik 14:45era.