Berriak

 

Aurreko urteetan bezala, Arrigorriagako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Prebentzio Talde Hezitzaile Artekariak gurasoentzako hezkuntza hobekuntzarako eskola berriz ere herritarren esku jarriko du; ekimena azaroan garatuko da.

Saioak Kultur Etxean egingo dira, laurogeita hamar minutuko iraupena izango dute eta seme-alaben adinaren arabera honako gai hauek jorratuko dira: Hilabete eta urtebete bitarteko haurrak dituztenentzat “Atxikimendu egokia nola ezarri” gaia landuko da, azaroaren 9an; 3 eta 4 urte bitarteko umeak dituztenentzat “Oldarkortasuna hezten” ikastaroa eskainiko da, azaroaren 16an; 6 eta 7 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoentzat “Bizitza estutasun barik disfrutatzen irakastea” egongo da, azaroaren 23an; eta, azkenik, 9 eta 10 urteko seme-alabak dituztenentzat “Hezkuntza porrota nola saihestu” gaia jorratuko da, azaroaren 30ean.

Izena emateko epea urriaren 28an bukatuko da, eta ikastaroetan parte hartzeko interesa duten pertsonek Prebentzio Talde Hezitzaile Artekariarekin jarri beharko dute harremanetan. Telefonoz egin daiteke, 944020214 zenbakian, 09:00etatik 14:00etara bitartean deituz, baita hezitzaileak@arrigorriaga.eus helbide elektronikora idatziz ere. Izena emateko izen-abizenak, harremanetarako telefono zenbakia eta saioetan parte hartzeko nahiago duten ordutegia jakinarazi behar dituzte (10:00-11:30, 15:30-17:00 edo 18:30-20:00)