Berriak

 

Arrigorriagako Udaleko Gizarte Zerbitzuen mendeko Prebentzioko Bitartekaritza Taldeak “Kerik gabeko gelak” programaren beste edizio bat kudeatu du. Programa  Bigarren Hezkuntzako institutuetan egiten da Europako 21 herrialdetan, Europako Gazteak eta Tabakoa sarearen (ENYPAT) barruan.   1997. urtetik egiten den lehiaketaren ebaluazioaren arabera, programa eraginkorra da tabakismoaren hasierari aurrea hartzeko.

Programa Eusko Jaurlaritzaren Droga Menpekotasunen Zuzendaritzak eta Osakidetzak sustatu dute, eta irauten duen bitartean, urtarriletik apirilera hain zuzen ere, gelakideek, irakasleak barne, tabakorik ez erretzeko konpromisoa hartzen dute. Tabakoari buruzko informazioa eta kontzientziatze jarduerak egiten dira, eta amaieran ikasleek kamisetak diseinatzen dituzte tabakoaren aurkako prebentzio mezu batekin.

“Kerik gabeko gelak” programaren aurtengo edizioan 2. A, 2. B, 2. C, 2. D eta 2. E gelek hartu dute parte. Guztira, 111 ikasle izan dira. Lehenengo sariaren irabazlea 2. A gelako Irati Ruiz izan da, eta hauxe irabazi du: Decathloneko 50 euroko bonua eta hiru lagunentzako paseoa piraguan Bilboko itsasadarrean zehar. Bigarren saria 2. C gelako Miren Ugarriza, Ahmed El Ouali, Maider Barrón eta Cornel Batrosek eskuratu dute (paseoa piraguan taldeko kide bakoitzarentzat). Gainera, Uxue Pérez eta Irantzu Beldarrain izan dira hirugarren sariaren irabazleak (bakoitzak paseo bat piraguan).