Berriak

 

Arrigorriagako Udalak eta Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena egin dute “Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuak laguntzen dituen biztanleek medikamentuak hobeto erabiltzen ikasteko programa” garatzeko, hain zuzen ere. Lankidetza horri esker, udalerriko hogei herritar programaren onuradun izan dira 2015. urtean eta medikazioa hobeto kudeatzen ikasi dute.

Arrigorriagako hogei horietatik hamabik medikamentuak udalerriko egiaztatutako hiru farmazietan erosten dituzte; gainerako zortziek Bilboko establezimendu batean erosten dituzte. Kasu guztietan, bat egin dutenen datuak oso positiboak izan dira, nahiz eta medikamendu asko hartzen dituzten.

Zehazki, paziente bakoitzak batez beste 6,52 medikamentu hartzen ditu, eta 841 blister (barruan pilulak dituzten ontziak) eman zaizkie pazienteei. Horietatik, hogei baino ez dituzte itzuli, hamahiru tratamendua hasi gabe edukitzeagatik eta zazpi beste arrazoi batzuengatik. Beraz, 0,65ra murriztu da urtero paziente bakoitzak, harpidetza arazoak direla-eta itzultzen duen batez besteko blister kopurua.