Berriak

 

Arrigorriagako Udaleko Gizarte Zerbitzuek 2015eko memoria argitaratu dute. Bertan jaso denaren arabera, urte horretan 1.282 eskaera erregistratu ziren; gehienak haur, gazte eta familien (456) eta nagusien (436) kolektiboentzako prestazioei, zerbitzuei eta baliabideei buruzkoak. 900 pertsona edo familia-unitatek erabili dute zerbitzua. Horiekin 5.286 jarduera egin dira, besteak beste: informazioa ematea, orientatzea, jarraipena egitea, laguntzea, etxera bisita egitea, diagnostikatzea, dokumentuak jaso eta egitea…

Guztira 2.086 onuradunek 2.307 laguntza jaso dituzte. Laguntza garrantzitsuenen artean Gizarte Larrialdietarako Laguntza (GLL) nabarmendu beharra dago; 240 onuradunek jaso dute, eta 205.000 euroko kopurua erabili da. Banakako laguntzei dagokienez, eskatutako laguntzak guztiak (35) eman ditu udalak eta 22.995,65 euro erabili dira horretarako.

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuari dagokionez, 2015ean 19 alta erregistratu ziren; 17.278 ordu behar izan ziren batez beste 60 eta 70 pertsona ingururi laguntza emateko. Diru-laguntzei dagokienez, hamarna kolektibo desberdinek jaso dituzte diru-laguntzak, guztira 10.527,50 euroko zenbatekoagatik. Laguntzarik aipagarrienak, 2.400 eurokoak, bi elkarte hauek jaso dituzte: Zubietxe elkarteak, bere Hazkuntza eguneko zentroa proiektuagatik, eta Askabidek, bazterketako egoeran dauden emakumeentzako gizarte-larrialdietarako etxebizitzaren proiektuagatik.

Gizarte Zerbitzuen memoriak prebentzio eta hezkuntza programaren kudeaketa eta garapena nabarmendu du, Arrigorriagako familien eta erkidegoaren bitartekari gisa. Halaber, memorian honako hauek ere barne hartu dira: droga-mendekotasunari buruzko informazio-, harrera- eta orientazio-zerbitzua; familia-esparruan prebentziorako programa; drogak erabiltzen eta gehiegi hartzen direla ikusita, erkidegoa sentsibilizatzeko eta dinamizatzeko programa, eta hezkuntza sistema arautuan droga-mendekotasuna prebenitzeko programa.

Zehazki, Bitartekotza Zerbitzuak 8 kasu artatu zituen joan den ekitaldian; Aholkularitza Juridikoko Zerbitzuak 67 pertsona hartu zituen: 49 emakume eta 18 gizon; eta 17 pertsonek erabili zuten guraso bakarreko familien titularrak diren emakumeentzako "Umezain-Zaintzaile" zerbitzua. Arrigorriagako Gizarte Zerbitzuak beste hainbat jarduera burutu zituen 2015ean, besteak beste: laguntza psikologikoa emateko tailerra, ahalduntze-tailerra, eskola-laguntza eta udalekuak.