Berriak

 

Arrigorriagako Udaleko Gizarte Zerbitzuek, herriko hirugarren adinekoen taldea osatzen duten pertsona guztien ongizatea lortzera bideratutako programa eta ekintzei jarraipena emanez, kea antzemateko doaneko zerbitzua kontratatu dute aurten ere, etxez etxeko laguntza eta telelaguntza zerbitzuaren erabiltzaile diren pertsonen etxebizitzetarako, baita bakarrik edo 65 urtetik gorako pertsonekin bizi diren 85 urtetik gorako pertsonen etxebizitzetarako ere.

Nolanahi ere, detektagailuak etxebizitzetan jartzeko beharrezkoa da pertsona horiek aurretiaz adostasuna ematea.  Horrenbestez, zerbitzua ezartzeko aldez aurretik etxebizitza aztertu beharko da. Hala, interesdunei gutun bidez jakinaraziko zaie ke detektagailuak jartzeaz arduratuko den enpresako teknikariak beraiekin harremanetan jarriko direla, etxebizitzara bisita noiz egin dezaketen adosteko. Edozein zalantza izanez gero, udaleko Gizarte Zerbitzuek 94-4020205 telefono zenbakia interesdunen esku jarri dute.