Berriak

 

Arrigorriagako Udaleko Gizarte Zerbitzuek abendura arte mendekotasuna duten pertsonei eta horiek zaintzen dituzten familiei zuzendutako jarduerak antolatzea aurreikusi dute. Datorren ostegunean, irailak 25, zainketari buruzko hitzaldia egongo da Udal Euskaltegian, 17:30etik 19:00etara.

Ekainean hasi zen informaziorako eta izena emateko fasearen ostean, lehen hitzaldi honek Zainduz programaren barneko jardueren egutegiari hasiera emango dio. 
Jarduera horien bidez zaindu beharreko pertsonaren zainketaren kalitatea eta iraunkortasuna hobetu nahi dira, bai gizartean eta bai familian.

Datorren urriaren 9an beste hitzaldi bat egongo da, kasu honetan zahartze aktiboaren inguruan.  Arrigorriagako herriguneko Jubilatuen Etxean izango da 17:30etik 19:00etara eta urriaren 20an Abusuko Jubilatuen Etxean, ordutegi berean.

Dena den, hitzaldi biak baino lehenago, datorren urriaren 7an hasi eta azaroaren 11ra arte, zaintzaileei zuzendutako Autozainketarako Tailerra egongo da. Saioak Udal Euskaltegian egingo dira urriaren 7, 14, 21 eta 28an eta azaroaren 4an eta 11n (astearteetan), 17:30etik 19:30era.

Gainera, urriaren 22tik azaroaren 24ra bitartean prebentziorako “Burua Martxan” tailerra egongo da. Abusuko Jubilatuen Etxean izango da astelehen eta asteazkenetan, 17:30etik 19:30era.

Bukatzeko, azaroaren 18tik abenduaren 30era bitartean laguntza psikologikoa eskaintzeko talde bat egongo da asteartero Udal Euskaltegian. Ordutegia ez da oraindik zehaztu.